2010/05/21

BiTxIkErI iNtErAkTiBoA!!!

MAHAI INTERAKTIBOAK

Arbela digitalari lotuta, bitxikeria gisa, Ukipeneko Mahai Interaktiboak aurkitu ditugu.

Haur Hezkuntzan aplikatzeko asmatutako teknologia baten aurrean gaude. Talde lana sustatzeko asmoarekin egina dago eta edozein heziketa-softwarea onartzen du. Mahaia gainontzeko unitate periferikoekin konektatzen den ordenagailu batek osatzen du. Erabilera errazeko tresna da, ukipen pantaila sakatzea besterik ez baita behar ekintza ezberdinak burutzeko.

Honakoak dira ezaugarri nagusiak:

- Ikasleen lanaren administrazioa eta kontrola.
- Moodle eta Scrom-en garatutako edukiekin bateragarria.
- Cuadernia-rekin garatutako edukiekin bateragarria.
- Mahai guztien arteko konexioa, elkarren artean ekintzen eta dokumentuen trukea ahalbidetuz.
- Web orrialdeen zerbitzaria.
- Beste zentroetako mahaiekin wifi konexioa, hauekin elkar lana ahalbidetuz.
- Ikasle bakoitzaren erabilpen estatistikak.
- Taldeko edo bakarkako frogen eraketa eta ebazpena.
- Mahai interaktiboarentzat garatutako berariazko edukiak.
- Cancha 2.0 –ren edukiekin bateragarria.
- Videostreaming eta bideokonferentzien zerbitzaria.

Jarraian azaltzen den bideoan Mahai Interaktibo baten adibidea ikus daiteke: