Gure lan taldea lau kidez osaturik dago. Gutako bakoitzak bigarren praktikuma zentro ezberdinetan igaro ditugu. Zentroak honakoak dira: Ibai Ikastola (Lide), Aieteko Eskola (Oihana), Igeldo Herri Eskola (Leire) eta Herri Ametsa Ikastola(Gurutze).
Lan honen bitartez praktikak burutu ditugun eskoletako IKT berrien egoerari buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Lehendabizi, oraingo egoera nolakoa den azaldu eta deskribatu nahi dugu (ikastetxez ikastetxe) eta ondoren egoera ezberdinak konparatuko ditugu, balorazio orokor bat egiteko eta azkenik ondorio batera iristen saiatuko gara.
Teknologia berrien erabilera ikasgeletan kasu bakoitzean erabat ezberdina izan da, nahiz eta baliabide batzuk berdinak izan adibidez, Urtxitxa proiektuko Cd-ak edo eta hainbat musika Cd-ak.
Hau esanda, gure praktiketako eskoletan ikusitako teknologia berrien deskribapenak egingo ditugu banan-banan:
LEIRE (Igeldoko Herri Eskola)
Esan bezala, praktikak Igeldoko Herri Eskolan burutu ditut. Eskola honetan haurrak zikloka banatuta daude, hau da, Haur Hezkuntzan guztira 2 gela daude eta Lehen Hezkuntzan, aldiz, 3 gela daude. Honez gain, haurtzandegi bat ere badute. Denak eraikuntza berean daude.
Leireri Haur Hezkuntzako 2.zikloa egokitu zitzaion, hau da, 4-5 haurren gelan hain zuzen. Guztira 16 umek osatzen dute taldea.
Hasteko, esan beharra dago, eskola honetan proiektuen bidez egiten dutela lan. Hau esanda, nire praktiketako ikasgelan ikusitako IKT ezberdinak deskribatuko ditut. Zer, nola eta zertarako adieraziz.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gelan guztira 2 ordenagailu aurkitu daitezke, hain zuzen, ikasgelako liburutegiaren parean daude kokatuak. Ikasleek, zein irakasleek egunero ordenagailuak erabiltzen dituzte.
Aurretik esan bezala, eskola honetan proiektu txikien bidez lan egiten dute, hau da, haurrak dira beren ezagutzaren sortzaileak, protagonistak eta eraikitzaileak. Proiektu batean ikasleek eskuz idazten dituzten hainbat esaldi edo hitz ordenagailura pasatzen dituzte. Irakasleak papertxo batean ordenagailuan idatzi behar dutena ematen die ikasleei ( beti hitz larriz idatzita). Ondoren, idatzi dutena inprimatu eta azkenik, adibidez: moztu eta muralean jartzen dute. Idazketa hontarako Oppen office-a erabiltzen dute.
Honez gain, Urtxintxak proposatzen dituen bi CD “interaktibo“, hau da, Xango eta Txirritx Cd-ak erabiltzen dituzte. Programa hauek batzuetan, denbora librean, hobeto esanda, irakasleak libreki erabiltzeko aukera ematen die eta bestetan , zentzu batean, irakasleak haurrak gidatu egiten ditu , hau da, haurrak taldeka ipintzen ditu ariketa zehatz bat egiteko. Urtxintxa Cd hauek oso ezagunak ditugunez, ez gara azalpenetan luzatuko.
Beste Cd arrakastatsu bat Takolo Pirritx eta Porrotx da. Cd honek marrazkiak, postalak, jolasak, abestiak, ipuinak, ariketak.... proposatzen ditu.
Informazioa bilatzeko askotan Google bilatzailea eta baita you tube webgunea erabiltzen dute. Internet irakasleak bakarrik erabil dezake. Ikasleek beti irakaslearen baimenarekin bakarrik Cd ludikoak erabil ditzazkete.
Ikasgelan argazki makina digital bat dute. Irakasleak ikasleei eta lanei argazkiak ateratzeko ohitura du eta argazkiak egiten dituenean ikasleei ordenagailuaren bidez erakusten die. Jaialdiak ere grabatu egiten dituzte.
Musika aparatuari dagokionez, ikasgela bakoitzean bat dago. Eta Telebista eta DVDa, berriz, liburutegian dute. Bertara astean behin joaten dira (ordu eta erdi). Hasieran bideo bat ikusten dute eta ondoren marrazki bat egin edo liburu bat irakurtzeko aukera ematen die bertako arduradunak.

Amaitzeko esan, nire tutoreak bazituela ezagutza minimo batzuk.
GURUTZE (Herri Ametsa Ikastola)
Iaz egin nuen bezala, aurten ere Herri Ametsan burutu ditut praktikak. Iaz lau urtekoen gelan egon nintzen, aurten aldiz, bost urtekoen gelan egoteko aukera izan dut. Ikastola honetan, Urtxintxa proiektuarekin lan egiten dute.
Haur Hezkuntzako hiru zikloetako 6 geletan ordenagailua dute. Hortaz gain, irakasle gelan ere ordenagailua dute. Beste eraikin batean ordenagailu gela dago, baina lehen hezkuntza eta DBH-ko ikasleek soilik erabiltzen dute.
Haur Hezkuntzako gelan, ordenagailua eraikuntza txokoaren barnean dago kokaturik. Haurrek, txoko horretan egotea egokitzen zaienean modu libre batean erabiltzeko aukera izaten dute. Urtxintxa proiektuko Xangoren CD-a erabiltzen dute batez ere, zenbaketa jokuak, margotzeko jokuak, unitate didaktiko desberdinen ipuin eta kantak...
Honetaz gain, Argitxoren CD batekin ere jolasean ibiltzen ziren. Jokuak, kantak, ipuintxo txikiak... Bestalde, Tux Paint delako programarekin ere jolasten ibiltzen ziren.
Haurrek bere kabuz egiten zuten erabileraz gain, irakasleak ere askotan erabiltzen zuen baliabidea zen ordenagailua. Unitate didaktikoarekin zerikusia zuen informazioa bilatzeko, bideo desberdinak ikusteko, haurrek ekartzen zituzten argazkiak ikusteko, marrazki bizidunak ikusteko... Hau dena internet bidez egiten zuen, bera bakarrik erabiltzen zuelarik.
Bestalde, argazki makina bakarra zegoen Haur Hezkuntza osorako, gainera, irakasleek bakarrik erabiltzen zuten.
OIHANA (Aieteko Eskola)
Aieteko Eskolari dagokionez, teknologia ezberdinen erabilera egiten dezente saiatzen direla esango nuke. Ikasgelan bertan ordenagailu bat badute eta nahikoa probetxu ateratzen diote gainera. Beste eskola askotan bezala, Urtxintxa Proiektuko CD-ROMak erabiltzen dituzte. Horrez gain, bestelako softwarea ere noizbehinka ibiltzen dute (Ingeleseko irakaslearekin, haurren batek etxetik ekartzen baldin badu, ...).
Gainera, idazketa prozesuan murgilduta daudenez, Microsoft Office-eko Word programarekin lehenengo kontaktu bat ere izan dute. Testu laburrak badira ere, testu prozesadorean idazten saiatzen dira noizbehinka.
Hala ere, ordenagailuaren erabilpenaren inguruko alderdirik aipagarriena, internet informazio iturritzat izatea dela uste dut. Edozer gauzari buruz sakontzeko berehala jotzen dute bilatzaileetara. Oso tresna azkarra eta bisuala dela iruditzen zait adin txiki hau duten haurrentzat. Bestalde, posta elektronikoa ere maiz erabiltzen dute, batez ere, gurasoekin erlazionatzeko. Hau da, gurasoek interesgarri ikusten duten edozer gauza korreo bidez bidaltzen diote irakasleari ikasgelakoekin konpartitu dezan.
Amaitzeko, argazki kamerak egiten dien funtzioa aipatu nahi nuke. Edozein motako ekintza egiten daudela argazkiak ateratzen dituzte, ondoren ordenagailuan ikusi ahal izateko edo ariketa, mural, etab. ezberdinak egiteko.
LIDE (Ibai Ikastola)
Praktikak Ibai Ikastolan burutu ditut eta egokitutako ikasgela 4 urteko 15 haurrek osatzen zuten. Ikasgela, txokoetan zegoen banatuta: plastika txokoa, matematika txokoa, liburutegi txokoa, sukalde txokoa eta azkenik ordenagailu txokoa. Hauen erabilpena irakasleak markatutako ordenean ematen zen baina ordenagailu txokoa adibidez, lanak bukatu ondoren, denbora librean erabiltzen zuten txokoa zen. Egia esan, haurrek, gogoz hartzen zuten ordenagailua eta gehienetan txandak errespetatzeko 3 edo 4 haurrez osatutako ilarak sortzen ziren. Haurrek, ordenagailuan, Urtxintxako CD interaktiboan jokatzeko aukera bakarrik zeukaten, hala ere, CD honek eremu ezberdinak jorratzen ditu: ipuinak, matematika, idazketa, marrazketa, jolasak, abestiak... Laburbiduz, nahiz eta ordenagailuan baliabide bakarra eduki adin honetako haurrentzat egokia eta nahikoa iruditzen zaidan CD interaktiboa da Urtxintxakoa.
Teknologia berrien inguruan aritzean, ikasgela honetan ordenagailua dutela aipatu dut baina honetaz gain, entzunaldiak egiteko minikadena eta filmeak ikusteko telebista ere erabiltzen zutela esan behar dut. Filmeen inguruan esan, gaur egun eskola gehienetan ez bezala, Ibai Ikastolan VHS erabiltzen dutela oraindik eta are gehiago esango dut, ni ikasle nintzeneko garaian (duela 18 bat urte) erabiltzen genuen material berdina dela hain zuzen. Honek, ez du zertan negatiboa izan behar, nire ustez, filme zein antzerkiek helarazten duten mezua eta baloreak, modernitatearen gainetik baitaude.
Guzti honen ondorioz, Teknologia berrien inguruko baliabideak atertzeko orduan, nire praktiketako esperientzia oinarri bezala hartzen badut, Ibai Ikastola, gai honetan oso atzeratua dagoela aipatu behar dut, alde batetik, material interaktibo bakarra Urtxintxa proiektuko CD daukatelako eta bestetik VHS bezalako baliabide teknologiko atzerakoia daukatelako. Hala eta guztiz ere, nire egonaldian ez nion garrantzirik eman teknologia berrien gai honi, oraindik ez baitaukat oso argi zein modutan eragiten duten teknologia berriek haurren heziketan ezta zein izango den hauekin jarraitu beharreko metodologia egokia. Horrexegatik, eskolatan uztartu nahi den teknologien apostu berri honen inguruan gehiago jakin behar dugula uste dut, horrela benetako etekina atera ahal izango baitiegu.
Ikastetxeen arteko konparaketa:
Lau kideek ordenagailua izan dugu ikasgelan bertan, hala ere, honen erabilpena eta teknologia berrien aplikazioa erabat ezberdina izan da kasu bakoitzean. Urtxintxa proiektuaren barruan aurki daitezkeen CD-ROMak (jolasak eta ipuin interaktiboak), beste eskoletan ere oso zabalduta daudenak, gure eskoletan ere ikusteko aukera izan ditugu. Hauek dagoeneko nahikoa ezagunak ditugunez, gu beste IKT batzuk aztertzera joko dugu.
Ikastoletan aurki daitezkeen beste CD-ROM komunak hurrengoak dira: Tux Paint ( Paint antzeko programa ) eta Microsoft Office (idazketa lantzeko).
Honez gain, Gurutzeren praktikako ikastetxean soilik, Argitxo izeneko programa erabiltzen dute. Eta Igeldo Herri eskolan Takolo, Pirritx eta Porrotx Cd ludiko- interaktiboa.
Ibai Ikastolaren kasuan, aurretik aipatutakoaz gain ez da inongo teknologia berririk erabiltzen eta ez da hauen erabilpena sustatzeko kontzientziarik sumatzen. Honen atzean, gaiarekiko irakasleek duten ezjakintasuna egon daiteke edota, agian, mundu hau arrotza egiten zaie.
Beste eskoletan, aldiz, teknologia berriak pixkanaka ikasgeletan sartzen ari direla ikusi ahal izan dugu. Herri Ametsa ikastolan, Aieteko eskolan eta Igeldoko Herri eskolan, hau da, hiru ikastetxeetan, multimedia berdinak ikusi ditugu: Dvd-ak, argazkiak, musika... eta baita argazki makina bat ere eta musika Cd aparatu bat ere.
Honez gain, hiru ikastetxe hauetan ikasgelako ordenagailuetan internet sarea bazutela ikusi dugu. Baina aipatzekoa da interneta irakasleek bakarrik erabiltzen zutela.
Ikastetxeen konparaketa honekin amaitzeko esan beharra dago arbela digitalari dagokionez, gure taldekide batek bakarrik ikusi ahal izan duela, baina esan bezala ikusi bakarrik, oraindik ez dute arbel hura martxan jarri . Beraz ez balego bezala.
Ikastetxeen egoeren balorazioa:
Hasteko, esan beharra dago, argi ikusi dugula ia ikastetxe gehienetan teknologia berrien erabilera pixkanaka pixkanaka barneratzen hasi dela. Baina, aldi berean, prozesua nahiko motel dijoala esango genuke. Honen atzean, agian, irakasleek gaiarekiko beldurra edo ezjakintasuna egon daitekela uste dugu. Edo formakuntza eza , baliabide eskasak edo erabilgarritasunarekiko kezka egon daitekeela uste dugu.
Hala ere lan honetan zehar IKTen inguruan sakon hitz egin eta gero, galdera mordo suertatu zaizkigu. Galdera potoloena honakoa dugu ETA ZERGATIK IKTak ERABILI GURE IKASGELETAN?
Galdera hau erantzuteko IKTak erabiltzearen alderdi positiboak eta negatiboak zerrendatu ditugu. Hona hemen beraz gure ustetan IKTaren alderdi positiboak eta negatiboak.
Alderdi positiboak:
- Gaur egungo gizartearen ezaugarria
- Informazio iturria
- Haurrekin lan egiteko bide ezberdina
- Hezkuntzari begira, proiektu interesgarrien eskaintza
- Elkarlana (ikasle, irakaslezein ikastetxeen artekoa)
- Autonomia sustatu
Alderdi negatiboak:
- Ekonomikoki, gastu handia.
- Formakuntzaren beharra. (Orduz kanpoko formakuntzak)
- Aktibitate mekanikoetara mugatu
- Erabileran arazoak
- Irudimenari eta sormenari leku gutxi eskaini
Egia esanda IKTren erabileraren inguruan duda ugari ditugu . Baina argi duguna da Teknologia berri hauek bere neurrian erabiliz gero oso aberatsa izan daitekeela.
IKTak eraginkorrak izan daitezen lehenik eta behin irakasleek IKT berrien inguruan dauden proposamenak eta ekintzak ezagutzea izango litzateke eman beharreko lehen pausua. Hau da, beste eskoletara joanda eta bertako egoera ikusita. IKT berriak ikaskuntzan aplikatzen dituzten ikastetxeak gertuki ikusi eta IKT berri hauen onurak zuzenki frogatzea. Honela bertako ikasle eta irakasleekin hitz egin eta esperientzi edo iritziak trukatzeko aukera izango lukete. Behin IKT berriek ikaskuntzan dituzten onurak konbentzituz, prest egongo lirateke formakuntza jasotzera.
Ondoren, irakasleek formakuntza eragingorra eta jarraia jaso beharko luketela uste dugu. Benetako prestakuntza, praktikoa eta beraiek erabiliko dituzten ekintzetara bideratua. Eta noski eskola ordutegi barruan, irakasleek gogoz har dezaten.Gero sisteman berrikuntza eta aldaketa adierazgarriak.Eta azkenik, zerbait berri indarrean jartzeak ahalegina eskatzen duela argi dugu.Hau esanda beste azken galdera bat datorkigu:
PREST AL GAUDE BA, AHALEGIN HORI EGITEKO?