
Ikastola Elkarteen eskutik, 2000. urtean garatutako proiektua da Ikasys. 6-16 urte bitarteko haur
rei zuzendutakoa da eta bi helburu nagusi ditu oinarri:
- Konpetentzia orokor eta espezifikoen lorpenerako baliabideak garatzea.
- Behar pedagogikoei erantzutea.
Lehenengo puntuan aipatzen den lorpena, hiru eremu garrantzitsuetan banatzen da: jakintza (kontzeptuak, datuak...), egiten jakitea (prozedurak, trebetasunak...) eta izaten jakitea (jarrera). Baliabide multzo honetako eremuak modu independientean garatzea ezinbestekoa izango da, egoera jakin bati irtenbidea eraginkortasunez emateko.
Bigarren puntuan aipatzen diren behar pedagogikoak aztertzeko orduan, hiru dira azpimarratzekoak. Lehenik eta behin, ikasle bakoitzak duen erritmoa errespetatzea egongo litzake. Irakasleok garbi izan behar dugu aniztasunaren kontzeptua, hau da, gure betebeharra ikasle taldea ein batean norabide berdinean eta bloke bezala aurrera ateratzea izango da, beti ere, egoerak e
ta pertsona bakoitzak eskatzen duen beharren arabera noski.

Ondoren, edukiak, ariketak eginez zein buruz ikasis barneratu behar direnaren balorea legoke. Eta azkenik, Ikasys Proiektuak garrantzi handiena ematen dion balorea daukagu, ikasle bakoitzaren berezitasunei erantzuteko ariketa pertsonalizatuak lantzea hain zuzen. Alderdi hau aitzitik aipatutako erritmo ezberdinen errespetuarekin legoke lotuta eta honako hau irakaskuntzarako oso aberasgarria den baliabidea dela esango genuke.
Behin proiktuaren nondik norakoa azaldu ondoren, aipatutako helburuak bete ahal izateko proiektuak zehaztutako osagaiak zeintzuk diren izendatuko ditugu:
- Hardware-ak: Ikasbook, armairua+wifi routerra eta web zerbitzaria
- Software-ak: designer(sortzaileen aplikazioak), trainer(ikasleen aplikazioa) eta inspector(irakasleen aplikazioa)
- Eduki Curricularrak
Azalpena bukatu eta borobiltzeko, proiektuak gauza onuragarriak lantzen dituela ikusi dugu, pertsonaren autonomiaren indartzea eta ikaslearen izaera eraikitzea adibidez. Baina, proiektuaren osotasunerako, elkarlanaren balorea jorratzea bota dugu faltan.
