Amara Berriko Ikastolak, metodologia berritzaileen inguruan egiten duen apostua indarrean dagoela ikusi dugu. Teknologien inguruan jarraitzen duten lan metodoa, hedabideen gai jorratuz, IKT-ekiko gertutasuna edota lehen kontaktua erraztea dute helburu.
Hedabideak, haurrek egindako lanei eta soilik haurrek egindakoei zentzua ematea, hau da, zertarako egiten duten lana eta proiekzio soziala eskaintzea dute onuragarri. Modu honetan lan egiteak, haurrak motibatuagoak egongo dira eta egiten dutenaren emaitza jasotzean, gogotsu eta interesatuak egotea ahalbidetuko du. Oso aberasgarriak diren hedabideak hiru eremutan lantzen dituzte:
- Irratia
- Telebista
- Prentsa
- TxikiWeb-a
Guzti hau, ikastolak duen gela independiente batean burutuko da eta antolaketari ere garrantz handia ematen diotela ere eipatu behar da. Honengatik ez balitz, proiktuak aukera ematen duen etekinaren % handi bat galduko litzateke.

Bukatzeko, orokorrean IKT-en mundura gerturatzeko oso metodo egokia dela ikusi dugu hedabideena. Haurraren zirrara eta nahiak jorratzen dituen metodoak erabiliz gero, lortuko dugun emaitza hobetu ezin daitekenaren parekoa izatea lortuko baitugu. Hala ere, taldean hitz egin ondoren ez dugu ulertzen horren apostu erakargarria soilik Amara Berriko Ikastolan aurrera eraman izana. zergaitik ditu Amara Berrik proiektu honek eskatzen dituen baliabide ugari hauek eskura? Beste ikastolei aukera hau lantzeko oztopoak jartzen al dizkiete edo agian erraztasunak Amara Berriri?
